Inoiz izan den istripurik handiena izan da. 1986ko apirilaren 26ko gauean, Txernobilgo (Ukraina) zentral nuklearreko erreaktore atomikoetako bat lehertu zen, inoizko hondamendi nuklear zibil handiena eraginez. Ezbeharraren ondorioz zenbat lagun hil diren ez dago argi: NBEk egindako ikerketa baten arabera 4.000 dira; 93.000, ostera, Greenpeacen arabera, eta 60.000 Erresuma Batuko ikerlari talde batek egindako azterketak agerian utzi duenez.
Nahi ere, kutsatutako eremuan minbizia eta tankerako gaitzen kopurua normala baino askoz ere handiagoa da. Era berean, lurrak eta urak kutsatuta jarraitzen du, eta horrek zailtasun handiak eragiten ditu eguneroko bizimoduan. Horren guztiaren ondorioz, inguruko biztanleen artean gaitz mentalek asko egin dute gora. 1986an istripu handi hori gertatu arren, Txernobilgo zentrala ez zuten erabat itxi 2000. urte arte. Gainera, erreaktore hondatuaren kutxak han jarraitzen du, eta adituen arabera, arrisku faktore oso handia da.
Berehalako ondorioak: Nukleoko fusioak ia Europa osora hedatu zen laino erradioaktibo bat eragin zuen. Material erradioaktiboaren ihes bat beste herrialde batzuetara zabaltzen ari zenaren seinaleak ez zituzten sobietar agintariek eman, Suediak baizik. Txernobylgo kutsadura ez zen uniformeki zabaldu inguruko herrialdeetan: baldintza meteorologikoen arabera irregularki barreiatu zen. Zientzialari sobietarren eta Mendebaldekoen txostenek diote Bielorrusiak jaso zuela Sobietar Batasun ohian erori zen kutsaduraren %60 inguru. Bestalde, TORCH 2006 txostenak dio partikula lurrunkorren erdiak Ukrainatik, Bielorrusiatik eta Errusiatik kanpo erori zirela. Errusiar Federazioko zonalde handi bat ere, Briansken hegoaldean, kutsatua izan zen. Eta Ukrainaren ipar-mendebaldeko zonaldeak ere bai.
Epe luzerako ondorioak osasunean: Istripua gertatu eta berehala, kezkarik handiena iodo erradioaktiboak sortu zuen, zortzi eguneko erdi desintegrazio-epea duena. Gaur egun (2007an) kezka handiagoa sortzen du estrontzio-90ak eta zesio-137ak sortzen duten lurraren kutsadurak. Hauen erdi desintegrazio-epeak 30 bat urtekoak dira. Zesio-137aren mailarik altuenak lurraren gainazaleko geruzetan daude. Bertan landare, intsektu eta onddoek hartzen dute, eta elikadura-katean sartzen dira horrela. Kromosoma-aberrazioak detektatu dira, leuzemia eta minbiziak dakartzatenak; baita sistema endokrinoko, nerbio-sistemako, digestio-aparatuko eta sistema kardiobaskularreko gaixotasunak eta begi-lausoak ere. Hilkortasuna orokorrean %30ean igo da, hipertentsioa hirukoiztu egin da, bihotz-iskemia %103an igo da, ultzerak %65,6an, diabetesa %61ean eta bihotzekoak %75ean.
FUKUSHIMAKOA (2011):
Fukushimako istripu nuklearra, Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011komartxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteen ondorioz. 2011aren martxoaren 11an, Japonian 16:46 zirela (Japoniako ordu estandarra: UTC+9) Richter eskalan 9. mailan sailkatutako lurrikara egon zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Egun horretan bertan 1,2 eta 3 erreaktoreak zeuden martxan. 4,5 eta 6 erreaktoreak, ordea, aldizkako ikuskapen bat zela eta geldirik zeuden. Lurrikara atzeman bezain laster lehenengo hiru erreaktoreak automatikoki itzali ziren. Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. 38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoak edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen, zentralean 15 metroko olatuak eta inguruko beste gune batzuetan 40,5 metrotakoak egon baitziren.
Lehenengo akats teknikoak lurrikararen egunean bertan izan ziren, bi erreaktoreen errefrijerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia zehazki. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak. Horretaz gain, gastatutako erregai nuklearrak gordetako tankeak gehiegi berotzen hasi ziren. 3. erreaktorean erregai bereziki arriskutsua zegoen, uranio eta plutonio nahasketa baitzen.
Erradiazio isurketaren beldur zela Japoniako gobernuak zentralaren inguruko 20 kilometrotako erradioa ebakuatzea erabaki zuen, ondoren 30 kilometrotakoa izatera pasatu zen eta azkenik 40 kilometrotakoa. Hainbat langilek erradiazioa jasan behar izan zuten.
Ondorioak: Errefrijerazio sistemen akatsak zirela eta gas erradiaktiboen isurketa kontrolatua burutu zen, euskarri esparruan presioa murrizteko. Istripua gertatu eta egun batzuetara iodo erradioaktiboa aurkitu zen Tokioko uran eta erradioaktibitate maila handia Fukushimaren inguruan produzitutako esnean ere. Aste bat geroago, kalifornian Japoniatik zetozen partikula erradioaktiboak agertu ziren, Ozeano Barea zeharkatu zutenak. 2014koabuztuaren 25ean zabaldu zenez, istripu garaian 14 urte inguru zituzten 300.000 pertsona ikertu zituzten adituek, eta horietatik 57tan aurkitu zuten tiroideko minbizia, eta beste 103 lagunek gaitza gara zezaketela ohartarazi. Lortutako emaitzen arabera, inguru horretan 100.000 lagunetik 30ek garatu zuten minbizia mota hori; aldiz, Japoniako beste eskualde batzuetan, 100.000tik 1,7k soilik garatzen zuten